Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure erabiltzaileen nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko eta gure zerbitzuak hobetzeko. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lor dezakezu hemen (Pribatutasun-politika eta lege oharra cookie orrira).

Euskaralogikoada Donostian dago eta honako hauek dira produktuak banatzeko dauzkagun aukerak. 

1. aukera: zu Donostian bazaude, erositakoa eskura emango dizugu gustura asko. Horretarako, "BIDALKETA MODUA" atalean marka ezazu "Donostia Eskura" eta jar zaitez gurekin harremanetan posta edo whatsapp bidez (682.384.543) Hitzordua jarriko dugu produktua zuri eskura emateko. Eta nahi baduzu, une horretan bertan ordain dezakezu, "Eskudirutan ordaintzea entregan" ordainketa modua aukeratuta. 

Era honetan bidalketa gastuak aurreztuko dituzu ;-)

2. aukera: Zu Euskal Herrian bazaude, erositakoa mezulari baten bitartez helaraziko dizugu zuk agintzen diguzun helbidera. Produktuaren bidalketa-gastua 3'59 €koa izango da. Horretarako, "BIDALKETA MODUA" atalean marka ezazu " POSTAZ" modua.

2. aukera honetan 70 €tik gorako eskaerek ez dute bidalketa-gasturik. Doakoak dira

3. aukera: Zu Euskal Herritik kanpo bazaude, baina Iberiar penintsulako lurralderen batean (alegia, Katalunian, Espainian edo Portugalen), erositakoa mezulari baten bitartez helaraziko dizugu zuk agintzen diguzun helbidera. Produktuaren bidalketa-gastua 4,2 €koa izango da. Horretarako, "BIDALKETA MODUA" atalean marka ezazu "POSTAZ" modua.

3. aukera honetan 70 €tik gorako eskaerek ez dute bidalketa-gasturik. Doakoak dira

4. aukera: Zu Euskal Herritik kanpo bazaude, erositakoa mezulari baten bitartez helaraziko dizugu zuk agintzen diguzun helbidera. Baina kontuan hartu EUROPARA, AMERIKARA, AFRIKAra edota ASIARA pakete bat bidaltzea oso garestia dela. GAuzak horrela, ezin dizugu zehatz-mehatz esan zein den prezioa eta "bidalketaren kostua" ataldean agertzen den prezioa (programak berak kalkulatzen du), gutxi gorabeherako bat baino ez da. Beraz,  "BIDALKETA MODUA" atalean marka ezazu "POSTAZ" modua eta jarraian jar zaitez gurekin harremanetan posta bidez. Ahalik eta merkeen eta ondoen bidaltzen saiatuko gara.

4. aukera honetan 125 €tik gorako eskaerek ez dute bidalketa-gasturik. Doakoak dira