Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure erabiltzaileen nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko eta gure zerbitzuak hobetzeko. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lor dezakezu hemen (Pribatutasun-politika eta lege oharra cookie orrira).

Pribatutasun politika

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak EUSKARALOGIKOADAren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina edota erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, enpresarekin duen harremanaren jarraipena egiteko eta enpresaren legezko helburuak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak burutzea, tratamenduaren erantzulearen eginkizun legalak betetzea, interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. EUSKARALOGIKOADAk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

2. Datu pertsonalak biltzea

EUSKARALOGIKOADAk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; baina, erosketak egiteko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. EUSKARALOGIKOADAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. EUSKARALOGIKOADAk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.

3. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bete eskariren bat egin ere. Horretarako enpresara jo beharko duzu, helbide honetan:  euskaralogikoada@gmail.com Interesdunak, eskaerarekin batera, bere nortasun agiriaren kopia bidali beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

4. Segurtasun-neurriak

EUSKARALOGIKOADAk, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKARALOGIKOADAren erantzukizunpekoak.

5. Trafiko-datuak

EUSKARALOGIKOADAren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
 
Erabiltzaileari informatu egiten zaio EUSKARALOGIKOADAk bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informazio hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.
 
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, EUSKARALOGIKOADAren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

6. Indarraldia

EUSKARALOGIKOADAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. EUSKARALOGIKOADAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EUSKARALOGIKOADAk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu EUSKARALOGIKOADAk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Lege Oharra

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.euskaralogikoada.eus interneteko domeinuaren titularrak honako hau dela: 

Xabier Etxaniz Rojo eta Beste Bat Ondasun Elkargoa 

IFZ: E16743064

Helbidea: Kanpandegi kalea 5, solairuarteko eskuina, 20003 Donostia (Gipuzkoa),

Telefono-zenbakia: 682384543 / 658711904 

Helbide elektronikoa: euskaralogikoada@gmail.com

 

 1. Baldintza Orokorrak

www.euskaralogikoada.eus Xabier Etxaniz Rojo eta beste bat Ondasun Elkargoaren  (hemendik aurrera EUSKARALOGIKODA) jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Erabiltzaileak ezingo dio eman legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

EUSKARALOGIKODA ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. EUSKARALOGIKODAk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

EUSKARALOGIKODAk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. EUSKARALOGIKODAk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Erregistroak eta harpidetzak

Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, erosketak egiteko beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EUSKARALOGIKODAk ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Online dendan erosketak egiteak zein erregistratzeak edo harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela EUSKARALOGIKODAren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola EUSKARALOGIKODAri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EUSKARALOGIKODAri.

3. Sarbide-gakoen erabilera

Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
EUSKARALOGIKODAk gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.

Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu (liburutegikoa edo lanekoa) ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko edo bere izenean erosketak egiteko.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio EUSKARALOGIKODAri.

4. Edukiak argitaratzea

Web gune honetan edozein eratako edukiak (argazkiak, iritziak,…) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

 

Erabiltzaileak, bestalde, web gunea errespetuz eta fede onean oinarritutako irizpideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Hala, oinarrizko jokaera-arau hauek beteko ditu:

  • Ez argitaratu eduki iraingarriak, arrazistak, mehatxatzaileak, indarkeriakoek, lizunak, hirugarrenen intimitateari erasotzen diotenak edo nolabait ezegokiak direnak; batez ere, adingabeei kalteak eragin diezazkieketenak.
  • Ez argitaratu ideologiarekin, sindikatu-afiliaziorekin, erlijioarekin, sinesmenekin, arraza-jatorriarekin, sexu-bizimoduarekin, genero-indarkeriarekin eta osasunarekin lotutako datuak edo hirugarrenei edo nork bere buruari erreferentzia egin eta oso sentiberak izan daitezkeen bestelako datuak.
  • Ez bidali copyrighta duen zeinahi eduki, baldin eta jabearen baimenik ez baduzu.
  • Ez txertatu sustapen- edo publizitate-edukirik.
  • Ez bidali beste erabiltzaile batzuei baimendu gabeko jakinarazpenak (spam).

EUSKARALOGIKODAk beretzat gordetzen du erabiltzaile baten kontuari baja emateko eskubidea, baldin eta ohartzen bada berau modu desegokian erabiltzen duela; bai honako baldintza hauek betetzen ez dituelako, bai garrantzizkotzat jotzen duen beste zeinahi arrazoi dela tarteko.

5. Jabetza intelektuala eta industriala

Web gune honen jabetza-eskubideak  EUSKARALOGIKODArenak dira, zein diseinu, produktu, marka, logo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere.

Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, EUSKARALOGIKODAren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak web gune honetatik edukiak jaisten baditu (betiere, EUSKARALOGIKODAren baimenarekin), erabilera pertsonalerako baino ez ditu jaitsiko; sekula ez, merkataritza-erabilerarako. Beraz, eduki horiek ezingo dira legez kontra erabili.

Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

6. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta EUSKARALOGIKODAk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko ere. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera.  EUSKARALOGIKODAk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

7. Jurisdikzioa

EUSKARALOGIKODAren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, EUSKARALOGIKODA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, EUSKARALOGIKODAk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.